
Dagoeneko asko izan dira ospatu diren atletismoko txapelketak.
Alde batetik pista estalikoak eta bestetik krosekoak.
Modalitate bietan ibili dira Tximistako atletak eta guztietan marka eta postu onak lortu dituzte. Proba askotan ibili dira baina garrantzitsuenak baino ez ditugu aipatuko.
hiru txapelketa garrantzitsuak egon dira, Euskadiko txapelketak hain zuzen ere: Distantzia Luzeenak (1.500 m leunak eta 3.000 m leunak), proba konbinatuena eta bakarkako kadete, juvenil eta junior mailakoena.
, jubenil mailan, Aiert Lertxundik lortu zuen 2. postua 3.000 m leunetan eta Ander Santosek 2. postua 1.500 metroetan. Kadete mailan Ander Garciandiak izan zen irabazlea 3.000 metroetan.
, Junior mailan, Olatz Egigurenek lortu zuen lehenengo postua, marka pertsonala gaindituz. Proba guztien puntuazioa 3.032 puntukoa izan zen eta marka honekin errez sailkatuko da Espainiako txapelketarako. Ibone Hontoriak ere konpetizio ona egin zuen 2.445 puntu lortzen.
Jubenil mailan André Olmedok eta Xabier Aboitizek hartu zuten parte 3. eta 4. postuak lortzen eta kadete mailan Arantza Moreno izan zen irabazlea eta Irati Barraganek bigarren postua lortu zuen.
Irati Barraganek 2. izan zen 60 m hesietan eta Arantza Moreno pisu jaurtiketan 1.go postua lortu zuen. Estibaliz Gabikagojeaskoa 2. postuan geratu zen pisu jaurtiketan; Ander Santos 2. 800 m leunetan; Xabier Aboitiz 3. pisu jaurtiketan eta Andre Olmedo 3. pertika jaizian.
Junior mailan, Asier Eizagirrek lortu zuen 1. postua pisu jaurtiketan, Olatz Egiguren izan zen lehena altuera jauzian eta 60 m hesietan eta 3. luzera jauzian; Mikel Sanchez 2. hirukoitza jauzian eta Ibone Hontoria 1. pertika jauzian eta 3. altuera jauzian.
, nesken kadete mailan, Arantza Moreno izan zen 1.goa eta mutiletan Ander Garciandiak ere lehenengo postua lortu zuen.
Jubenil mailan Ander Santos laugarrena izan zen eta Aiert Lertxundi bostgarrena. Talde moduan 2. postua lortu zuten.
Promesa mailan Leire Galletebeitia izan zen irabazlea eta Senior mailan, mutiletan, Ibon San Miguel 12. postuan geratu zen.
ere Iziar Lejarzegik eta Leire Gezuragak ere marka onak lortzen dabiltza.
oso onak izan dira orain arte eta entrenatzen segidu behar dute hurrengo txapelketetan emaitzak hobetzeko. Oraindik falta dira Euskadiko pista estaliko absolutu mailako txapelketa etan Espainiako txapelketa guztiak.