TXIMISTA - Lekeitioko Atletismo Taldea - Tximistako Atletismo Albisteak.

Igandea, 2010/09/05
Olipiadetan parte hartuz.

ALBISTEAK

GURE TXOKOA
Erabiltzaile Txokoa
Berriaren Sarrera Data: 2010/06/14
Arantza Moreno berriro Espainiako txapelduna eta Bizkaiko Abs. Txapelketak.
Bizkaiko Absolutu mailako Txapelketa Bizkaiko Absolutu mailako Txapelketan

Bi lekutan jokatu zuten Tximistakoek asteburu honetan: alde batetik Lloret de Mar-en eta bestetik Bilbon.

Kataluniara Euskadiko selekzioarekin hiru kadete joan ziren: Josu Egiguren mailu jaurtiketan, Ander Garciandia 600 m leunetan eta Arantza Moreno xabalina jaurtiketan. Arantza Morenok berriro irabazi zuen txapelketa 39,60 metroko jaurtiketa eginez. Mutilak ez ziren sailkatu "A" finalerako eta "B-en" hartu zuten parte. Josu 13. postuan geratu zen eta Ander 12.ean. Pozik bueltatu ziren esperientziarekin eta egon zen giroarekin.

Bilbon bestalde, Zorrotzako pistan Bizkaiko absolutu mailako txapelketa izan zen. Azterketak zirela eta ez zen jente asko apunta baina egin zutenak ondo aritu ziren. Marka batzuk hobetu zituzten eta domina batzuk ere lortu zituzten.

Aipatzekoa da Iziar Lejarzegik lortu duena. Infantila izanda Bizkaiko absolutu mailako txapelduna izan zela, luzera jauzian, eta 100 m leunetan laugarren postua lortu zuen.
Beste bat aipatzekoa Olatz Egiguren izan zen. Bi marka hobetu zituen: altuera jauzian 1,60 m lortu zuen eta 100 metro hesietan 15”35. Bietan izan zen irabazlea.

Lekeitioko Udalaren Anagrama
Bai Euskararen Logotipoa.
Tximista Lekeitioko Atletismo Taldea. Tximista - Larrotegiko Pista - 23 Postakutxa - 48280 Lekeitio (Bizkaia) Latitud: 40.396764 - Longitud: -3.713379 - - Email: